2011/05/24

LAUKIAK ariketak

Laukien ezaugarriak errepasatzeko saia zaitez ariketa hauek osatzen.

matematikalantzen

LAUKIAK MARRAZTU



LAUKIAK

Lauki



LAUKIAK
Wikipedia(e)tik

Geometrian, laukia irudi lau bat da, lau alde zuzen, lau erpin eta bi diagonal dituena.

Lauki-motak

  • Lauki ganbilak: barne angelu guztiak 180º baino txikiagoak dira (erpin guztiak kanpora).
    • Paralelogramoa: aurrez aurreko aldeak paraleloak dituena. Horren ondorioz, aurrez aurreko aldeak eta angeluak ere berdinak dira. Haien adibide batzuk:
      • Karratua: lau aldeak berdinak eta lau angeluak zuzenak dituena.
      • Laukizuzena: lau angelu zuzen eta aurrez aurreko aldeak berdinak dituena.
      • Erronboa: lau aldeak berdinak dituen baina angelu zuzenik ez duena.
      • Erronboidea: aurrez aurreko aldeak soilik berdinak dituen eta angelu zuzenik ez duena.

       Ez-paralelogramoak: Binaka paraleloak ez dituzten laukiak dira.
    • Trapezioa: soilik bi alde paralelo dituena. Hiru mota daude:
      • Trapezio zuzena: bi angelu zuzen ditu.
      • Trapezio isoszelea: paraleloak ez diren aldeak luzera berdinekoak dira.
      • Trapezio eskalenoa: paraleloak ez diren aldeak luzera desberdinekoak dira.
    • Trapezoide: elkarren arteko alde paralelorik ez duena.
  • Lauki ahurrak: angelu bat 180º baino handiagoa da.

2011/05/16

2011/05/10

Semaforoa

Ea geziei eragiten semaforoa osatzen lortzen duzun.